• img-book

    Maria Ruiz Torrado

ISBN: 978-84-8438-640-7

Kartzela genero-erakunde bezala

by: Maria Ruiz Torrado

Liburu honek Hego Euskal Herrian kartzelatutako emakume preso sozialen errealitatearen berri ematen du, abiapuntu hartuta genero-azterketarik gabe ezin dela espetxe-sistema […]

Información del autor
Libros de Maria Ruiz Torrado
About This Book
Overview

Liburu honek Hego Euskal Herrian kartzelatutako emakume preso sozialen errealitatearen berri ematen du, abiapuntu hartuta genero-azterketarik gabe ezin dela espetxe-sistema sakonki ulertu. Alde batetik, genero-eredu hegemonikoen ondorioz, emakumeek eta gizonek ezberdin bizi dute giltzaperatzea; eta, bestetik, kartzela-sistema guztiz sexista, androzentrikoa eta diskriminatzailea da, genero-rol tradizionalak zein erlazio hierarkikoak indartuta. Hori horrela izanik, lehenik eta behin, lan honek emakume presoen bizipenak, ibilbideak, aldaketak nahiz ikaskuntzak aztertzen ditu; bigarrenik, espetxealdiko genero-desberdinkeriak jorratzen ditu; eta, azkenik, itxialdiak eragindako zailtasunei eta mugei aurre egiteko erresistentzia-praktikak lantzen ditu, agentziaren gaiari ere hartuta. Azken batean, ikerketa honek ez du espetxearen baitako genero-zapalkuntza edota izaera murriztailea inolaz ere baztertu nahi; alabaina, ezta emakumeek egoerari nola edo hala aurre egiteko gauzatutako eginahalak ukatu edota gutxietsi nahi ere —horien nolakotasuna zeinahi ere izan—.

Details

ISBN: 978-84-8438-640-7
Publisher: UEU
Publish Date: 2017
Page Count:

“Kartzela genero-erakunde bezala”

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

There are no reviews yet.