Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Feria del libro_Txalaparta presenta: Baginen Euskal Herriko historia emakumeen bitartez (Cira Crespo, Elena Ciordia, Txalaparta, 2020)

julio 10 -18:00 - 19:30

Cira Crespo y Elena Ciordia, autoras del libro «Baginen Euskal Herriko historia emakumeen bitartez»  (Txalaparta, 2020) presentan a las 18:00 en la Terraza de Kaxilda.

Izan ginela badakigunez, nor izan ginen eta zer egin genuen galdetu behar. Horiei erantzun nahian, artxibo lan zorrotza egin dute Cira Crespo historialariak eta Elena Ciordia ilustratzaileak kutsu literarioko azterlan hau eraikitzeko. Historiaurretik abiatu eta gure garaira arte, berrogeita hamar emakume baino gehiago aurkezten dizkigute, norbanakoak eta taldeak, betiere bizirik ez daudenak, bizi direnak beren historia idazten ari baitira oraindik. Helburua, argia: zenbait emakumeren bizitza ezagutarazte hutsetik harago, historia kolektibo bat eraikitzeko oinarriak jartzea, hots, Euskal Herriko iruditeria zimenduetatik eraberritzea.

Norbanakoen eta kolektiboen izenen bitartez, historiari identifikazio bat jartzen zaio, eta horrek irakurleari lagunduko dio harekiko posizio bat hartzen; ilustrazioak, berriz, tresna historiko aparta dira emakumeon presentzia gorpuztuaren kontzientzia hartzeko eta garai jakin batekin lotzeko. Horrela, ordena kronologikoan aurkezten zaizkigu baronesak, hiltzaileak, bertsolariak, eraikuntzako langileak, inprimatzaileak, kontrabandistak, medikuak, tabernariak, artistak, bai eta senide, alaba, alargun eta amak ere. Dibulgaziozko lan ilustratu hau historia birpentsatzeko oinarri ezinbestekoa da, ahalik eta kontaketa osoenaren bidean.

Detalles

Fecha:
julio 10
Hora:
18:00 - 19:30
Categoría del Evento:

Deja una respuesta

  • Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.