Kultur Teoria Kritikoa
On 7 urria, 2019 | 0 Comments

Talde hau irekia da ikasle, ikertzaile, irakasle eta kultur ekintzaileentzat. Jardunaldien antolaketa malgu baten bitartez ekitaldiak eta irakurketa saioak tartekatuko dira. Taldearen xedea euskal kultura teorikoki eta kritikoki aztertu, kultur eztabaidarako gune egonkorra eraiki, eztabaidaren pedagogia sustatu eta elkar lanean formazio teorikoari ekitea da.

Aurrenengo saioa izan ezik, saio gehienak hilabeteko hirugarren asteazkenean izango dira. Aurrenengo bi saiotan urteko plangintza burutuko da, horretarako abiapuntua partaideen interesguneak izango dira.

Taldeari buruzko informazio gehiago nahi baduzu: nerea.arruti@ehu.eus

Egitaraua 2019ko udazkena

Urriaren 17an 19:00tan – Uxue Alberdiren hitzaldia “Kontrako eztarritik saiakerak dituen gako teorikoak” eta taldearen aurkezpena

Azaroaren  27an 19:00tan – Sara Ahmeden “Festa-zapuztzailearen manifestoa” aztergai

 

Deja una respuesta

  • This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

    More news