Irakurketa taldea
On 28 ekaina, 2017 | 0 Comments

Irakurketa taldeak,  politika ezkertiarrekin erlazioantutako posizionamenduei, pentsamendu kritikoei, anarkismo, mugimendu askatzaileei, feminismo eta gizarte mugimenduei  gerturaketa bat egitea du helburu.  Guzti horietan, nazio, estatu eta mundu mailan osatzen diren erresistentzia lerroen ikuspegi teoriko eta praktika politikoen inguruko hausnarketa bat egitea ere bada irakurketa talde honen helburu.

Batetik konplexutasun politikoa ulertzen saiatzeko tresnanez hornituko gara, eta bestetik gaur egunean politizatzeak zer suposatzen duen, hau da, ze gunetan sartzen da jokoan politizazio esperientzia.

Aukeratutako testuak, elkarrizketa habiapuntu bat sortzeko aukeratuak izan dira, ideiak kontrajarri eta eztabaida pizteko, horrela ikasketa prozesuak eta taldearen ahalduntzea bultzatuz. Irakurtzearen, pentsatzearen eta hitzegitearen bidez, norbanako politiko bezala eraikitzen gaituenera iristea.

Deja una respuesta

  • This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

    More news