Gorputza jaurti
On 28 ekaina, 2017 | 0 Comments

Pentsamendu eta arte-praktika garaikideen inguruko lantaldea da GORPUTZA JAURTI, KaXildatik Tabakalerarekin lankidetzan bultzatua. Gorputza jaurtitzeak, norberaren autonomia testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoarekin negoziatzea suposatzen du. GORPUTZA JAURTIk lantalde desplazatua, mugikorra eta autonomoa izan nahi du, bere gorputza jarriz Donostian testuingurua eta ezagutza sortu nahi duena. Ez dago hemen egoteko beste modurik: gorputza jarriz.

ARRAKALATUTA topaketa programaren baitan abiatzen da aurten lantalde hau. Programako gonbidatuen inguruan hautatutako idatziak irakurriz, ikusentzunekoak ikuskatuz eta eta orainarekiko begirada kritikoaz, lantaldea ondoko galdera zeharkatzen saiatuko da: Zaurgarritasuna, gure giza kondizioan (soziala, ekonomikoa, artistikoa, profesionala…) eragiten duen kondizio politiko eta komuna al da? Zein dira zeharkatzen duten botere gailuak?

Marion Cruza, Víctor Iriarte, Dario Malventi, Esteban Zamora, Lidia Montesinos, Itziar Imaz, Miren Guillo eta Ixiar Rozas izango dira GORPUTZA JAURTIko saioen moderatzaileak.

Deja una respuesta

  • This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

    More news