Egin zaitez KAXILDAko bazkide · Hazte socix de KAXILDA
On 29 abril, 2020 | 0 Comentarios

 

Adiskide maiteok,

Espero dugu den-denak ondo eta osasuntsu egotea. Espero dugu nolabaiteko duintasunez jasan izana itxialdi kolektibo hau; halaber, egoki aurre egin izana gure gorputzen gainean ezarri dituzten murrizketei. Beti ere, mundua gobernatzen ari dela dirudien asepsiaren izenean.

Maila askotan astindu gaitu kolpe birikoak, eta, zehazki, gu, lokala itxita edukitzera behartu gaitu, alarma-egoera ezarri zenetik. Hala ere, Kaxildan lanean jarraitu dugu asteotan ekaitz gogor honi eusteko.

Batetik, gure jatetxea eta kafetegia, osasun-neurriei dagokienez, datorrenerako prestatzen ari dira (neurri horiek, dirudienez, ez dira gutxi izango). Bestetik, etorkizun posibleak asmatzen saiatzen ari gara, kooperatiba txiki gisa eusten gaituen ekonomia hondoratu ez dadin etor litezkeen debeku eta itxialdien ondorioz. Izan ere, gure proiektuaren hanka funtsezko bat da.

Liburu-dendan, itxialdia aprobetxatu dugu hainbat barne-lan egiteko. Halaber, ziurtatu ahal izan dugu gaur egun gure bildumako bederatzi mila aleen % 60 baino gehiago banaketa alternatiboetatik datozela. Horrek lotzen gaitu estatuko zirkuitu batekin (eta ez bakarrarekin), zeinak uste sendoa duen liburuek badutela gaitasuna pentsamendua eta potentzia kritikoa eta politikoa sortzeko. Gure xedea sorrerako bera jarraitzen du izaten: argitaletxe eta banaketa militanteari ikusgarritasuna emango dion liburugintza-proiektuari eustea; uko egitea liburua entretenimenduko multinazionalen merkatu-produktu bihurtzeari. Hau da, Amazonen antitesia.

Egun hauetan, diru-sarreraren bat izateko balizko neurriak ere eztabaidatu ditugu, hala nola, online salmenta sustatzea eta liburuak etxean entregatzea. Egoera aztertu ondoren, mezularitza- eta garraio-sektoreko langileekin egin dugu topo. Langile horiek, berez oso prekarioak izanik, beren lana egiten jarraitu behar izan dute (beren gogoz kontra), eta, horregatik, kutsatzeko arrisku handiagoa dute. Horregatik, lehen etapa honetan, hondamendiari izkin egiteko aukera hori baztertu egin dugu: Ez dugu biziraun nahi beste batzuen kalteen bizkarretik.

Bestalde, bueltak ematen ari gara nola jarraitu aurrera gure programazio kultural eta kritikoaren agendarekin. Eragiten diguten araudiek, edukierari eta gorputzen urruntzeei dagokienez, talka egiten dute pentsamendu kolektiboko espazioak sortzeko eta agenda politikoa eraikitzeko dugun ideiarekin. Egun hauetan onartu behar izan dugun birtualtasunak ez gaitu inondik-inora asebetetzen; ezinbesteko deritzogu gorputzak, hitzak eta afektuak leku berean elkarren hurbil egoteari.

Eskertu behar dugu, zalantzarik gabe, bazkide-laguntzaileek emandako babesa, ezinbestekoa izan baita, ez bakarrik ekonomikoki eusteko; proiektuarekin aurrera jarraitzeko indarra ere eman digu, egoerak ezarritako zailtasunak-zailtasun, eta gure ahuleziak gorabehera. Haien ekarpenek aukera emango digute, besteak beste, aurrerantzean ere liburu jakin batzuk (bestela ez liratekeenak ondasun komun bihurtuko), egotea gure/zuen apalategietan «bestelako begirada batzuk» eskaintzeko; Baita hiriko liburutegi publikoetan egoteko, izan ere, dakizuenez, urteak daramatzagu haiekin elkarlanean. Aldi berean, jarraitu ahal izango dugu Kaxilda ideien laborategi eta ekimen politiko, sozial eta gastronomikorako gune egiten.

Hori guztiori kontuan izanda, eta egungo testuinguruaren gordintasun ekonomikoa ulertuta, zuengana jotzen dugu gure proiektuaren alde egin dezazuen.

Oraingoz, ezer gutxi gehiago. Borrokan jarraitzeko gogoa; krisi honetatik jakintza kolektiboak (eta plebeioak) ateratzeko gogo betea, gero ere luzaroan, txertatuta gera daitezen gure «egitekoetan eta pentsaeretan».

Bihotz-bihotzez,

KAXILDA
***

Queridxs amigxs,

Esperamos que estéis todxs bien, con salud y que hayáis sobrellevado la situación de encierro colectivo en la que nos encontramos con cierta dignidad, además de resistiendo a todas las restricciones que se han impuesto sobre nuestros cuerpos, en nombre de la asepsia que parece gobernar el mundo.

A pesar del golpe vírico que en estos días nos azota a todxs a múltiples niveles y que, en concreto a nosotrxs, nos ha obligado a mantener el local cerrado desde que se decretó el estado de alarma, desde Kaxilda hemos seguido trabajando estas semanas para intentar mantenernos a flote en esta dura tormenta.

Por un lado, nuestro restaurante y cafetería se está preparando para lo que viene en cuanto a medidas sanitarias (que, parece, no van a ser pocas). Por otro, estamos intentado inventarnos futuros posibles para lograr que la economía que nos sostiene como pequeña cooperativa, que evidentemente tiene en esta pata del proyecto uno de sus pilares fundamentales, no se hunda en este futuro lleno de prohibiciones y encierros.

Desde la librería, el tiempo de cierre ha sido aprovechado para realizar trabajos internos de distinto tipo y para cerciorarnos de que, a día de hoy, más del 60% de los nueve mil títulos que tenemos en nuestro fondo, viene directamente de la distribución alternativa, algo que nos mantiene fuertemente vinculados a un circuito estatal (y no solo) que aboga por el libro como vehículo para la producción de pensamiento y potencia crítica y política. Nuestra meta era, es y seguirá siendo sostener un proyecto de librería que dé visibilidad a la editorial y distribución militante, que se resiste a convertir el libro en un producto de mercado de las multinacionales del entretenimiento. Es decir, la antítesis de Amazon.

En estos días, hemos discutido también posibles medidas para permitirnos tener alguna entrada de dinero, tales como el fomento de la venta online y entrega a domicilio de los libros. Tras hacer un análisis de la situación, nos hemos encontrado con los trabajadores del sector de mensajería y transporte que, ya de por si muy precarizados, han tenido que seguir haciendo su trabajo, exponiéndose por ello a un mayor riesgo de contagio y no precisamente por voluntad propia. Es por esto que, en esta primera etapa, nos hemos negado a plantear esta posibilidad como una línea de fuga para escapar del desastre. No queremos cargar el peso de nuestra supervivencia sobre otros cuerpos.

Por otro lado, nos queda la incógnita de cómo vamos a poder continuar con nuestra agenda de programación cultural y crítica. Las normativas que nos acechan, en cuanto a aforo y distanciamientos corporales, chocan de bruces con nuestra idea de generar espacios de pensamiento colectivo y construcción de agenda política. La virtualidad que en estos días hemos tenido que aceptar no nos convence y seguimos pensando en la necesidad de que cuerpos, palabras y afectos se ubiquen en un mismo lugar.

Hemos de agradecer, sin duda, el apoyo recibido por nuestrxs socixs colaboradorxs, que ha sido imprescindible, no sólo como forma de sostenimiento económico, sino también como ánimo a seguir adelante con el proyecto a pesar de las dificultades que imperan en la propia cotidianidad y de nuestras propias debilidades. Sus aportaciones permitirán, entre otras cosas, que continuemos haciendo que ciertos libros que, de otro modo, nunca se transformarían en un bien común, sirvan para alimentar “otras miradas” desde nuestras/vuestras estanterías y también desde las de las bibliotecas públicas de la ciudad, con las que, como ya sabéis, llevamos años trabajando. Así como a que podamos seguir haciendo de Kaxilda un laboratorio de ideas y un espacio de iniciativa política, social y gastronómica.

Es desde esta posición, y entendiendo la crudeza económica del contexto actual, desde la que apelamos a vosotrxs para que os unáis a apoyar nuestro proyecto.

De momento, poco más. Sólo un deseo de seguir luchando y de que consigamos extraerle saberes colectivos (y plebeyos) a esta crisis que permanezcan en nuestros «haceres y pensares” incluso más allá de ella.

Desde la cercanía,

KAXILDA

 

BAZKIDE KANPAINA /CAMPAÑA DE SOCIXS: https://mcusercontent.com/345a50fb02d59c3ee78176365/files/3c536e7d-824d-4c88-9715-6242ff528387/INFO_CAMPAN_A_SOCIOS_2020.pdf

 

DATU PERTSONALEN ERABILPENERAKO BAIMENA /AUTORIZACIÓN utilización datos personales: https://mcusercontent.com/345a50fb02d59c3ee78176365/files/fbda697a-3cae-483a-884a-c11291527513/AUTORIZACIO_N_DATOS.pdf

 

Deja una respuesta

  • Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.