Ekainak 21, osteguna

19:30etan: Antzerkia: ‘Eta Karmele?’ Iraia Elias eta Ainhoa Alberdiren eskutik

20:30etan: EDO!ri buruzko solasaldia

21:00etan: Afari begetarianoa

 EDO! argitaletxe berri bat sortzeko proiektua da. Euskara hutsez argitaratuko duen argitaletxe independentea sortu dugu, bazkideen borondatezko lanean eta harpideen sarean oinarrituko dena, eta batzarren bidez gobernatuko dena. Argitaletxea ez ezik, proiektu kritikoa ere bada, lan grafikoak, liburuak eta literatura merkantilizazioaren logikatik ateratzeko asmoa duena, pentsamenduari eta elkarrizketari garrantzia eman nahi diona, edukiak indartu nahi dituena. Proiektu autofinantzatua eta diru irabazi (eta galera) asmorik gabea da.

Zer egin nahi du?

Argitaraturik ikustea ohiko ez diren testuak eta lan grafikoak publikatuko ditu (bestelako lan batzuk ere argitaratzeko aukera baztertu gabe horregatik): pieza laburrak, ipuinak, poema edo narrazio solteak, antzezlan eta gidoiak, dibulgazio lan laburrak, iritzi artikulu luzeak eta saiakera laburrak, hitzaldiak, marrazkiak, argazkiak, album ilustratuak… Euskaraz sortutako lanak argitaratuko ditu, eta baita euskarara itzulitakoak ere.

Informazio gehiago:

www.argitaletxeaedo.org